Muxu ontziak irabazi du V. legatz arrantza txapelketa

Baleike 2017ko eka. 12a, 10:55

Larunbat honetan jokatu zen Zumaiako Klub Nautikoak antolatutako V. legatz arrantza txapelketa. Parte-hartzaileek gauerditik arratsaldeko 4ak arte egin zuten arrantza. Guztira 65 pieza hartu zituzten.

Sailkapena honela geratu da:

  1. Irabazlea: Muxu. Hartutako piezak: 20. Handiena: 2.400 puntu. Guztira: 27.000 puntu.
  2. Bigarren: Spar. Hartutako piezak: 29. Handiena: 1.540 puntu. Guztira: 22.800 puntu.
  3. Hirugarren: Bitxito. Hartutako piezak: 16. Handiena: 1.920 puntu. Guztira: 13.600 puntu.