Oikiar bat Geoparkeko marrazki lehiaketan saridun

Baleike 2017ko eka. 9a, 17:09

Labarretako izakiak goiburupean, Debako, Mutrikuko eta Zumaiako lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Harrera oso ona izan du deialdiak eta, guztira, 557 marrazki jaso dira.

Zikloak kontutan hartuta, hiru kategoriatan banatu dira sariak. Horrez gainera, marrazki guztien artean onenari sari nagusia egokitu zaio.

LH3-4 bigarren zikloan, irabazlea Nikolax Larrañaga Alberdi izan da, Oikiako Eskolako ikaslea (Zumaia).

Saridun guztien berri hemen duzue.