Forondako pintura tailerreko lanen erakusketa zabaldu zen atzo arratsaldean Oxforden

Baleike 2017ko eka. 9a, 10:08

Ander Hormazuri artistak ematen du Forondan egiten den pintura tailerra, eta aurtengo ikasturtean, 25-30 emakume izan dira parte hartu dutenak. Ekainaren 19a arte egongo da zabalik erakusketa, eta guztira, 75 koadro ikusi ahalko dira.

“Era guztietako gaiak azaltzen diren erakusketa bat da, eta koadro bakoitza ere teknika ezberdinak erabiliz egindakoak dira”, aipatu du Ander Hormazuri irakasleak. Hain zuzen, ikasle bakoitzak duen gustuak errespetatu eta bide horretan laguntzea da Hormazuriren lana. “Kurtso hasieran arkatzarekin hasten gara, eta gero pasatzen gara pinturara. Nik teknika ezberdinak erakusten dizkiet baina gero bakoitza libre da berak nahi duen gaia aukeratu eta hori koadroan egiteko”, gaineratu du.

Aurten, 25-30 emakume izan dira kurtsoa egiten. Urrian hasi eta maiatza arte izan dira, arratsaldetan, astean bitan. “Batzuk aurten hasi dira, baina gehienek urte batzuk daramatzate. Nire helburua gainera, tailerrari jarraikortasun bat ematea da”.

Erakusketa atzo zabaldu zen eta ekainaren 19a arte egongo da zabalik, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 18:30-20:30; asteburuan 12:30-14:00 / 18:30-20:30.