Jabier Muguruzak kontzertua emango du gaur gauean Oxford aretoan

Baleike 2017ko eka. 9a, 09:27
Jabier Muguruza Mikel Azpirozekin. Argazkia: www.jabiermuguruza.net

Mikel Azpiroz pianojolea lagun duela, Tonetti anaiak birako azken kontzertua izango da hau, disko berria grabatzen hasi aurretik. Kontzertua 22:00etan hasiko da Alondegiko Oxford aretoan eta sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan.

Jabier Muguruza abeslariak kontzertua emango du gaur gauean Zumaian. Aurrez ere izan zen geurean, baina aspaldi: 2008ko azaroan Komentuan eman zuen kontzertua. Oraingo honetan Mikel Azpiroz pianojolearekin dator, Tonetti anaiak diskoa aurkezteko egindako biraren azken hitzorduan. Izan ere, disko berria prestatzen hasia da dagoeneko irundar hau, bere ibilbide luzeko 15.a izango dena.

Jabier Muguruza 1960an jaio zen Irunen. Musikarekin lotura zuzena duen familia bateko kidea da. Bere anaiak Fermin eta Iñigo Muguruza dira, Kortatu, Negu Gorriak eta beste hainbat abenturaran ibilitakoak. Akordeoiaria txikitatik hainbat proiektu musikaletan kolaboratu du (Zarama, Kortatu, Antton Valverde, Imanol, Xabier Lete, Delirium Tremens, etab.), baina 1989. urtean proiektu pertsonalagoekin hasi zen. Hasteko, umeentzako disko bat atera zuen (Ja, ja) eta ondoren Les Mecaniciens taldea sortu zuen, Joxe Ripiau proiektuko kide izateaz gainera. 

1994an kantautore moduan hasi zen lanean eta ordutik makina bat disko atera ditu, hauetatik azkena gaur Zumaian aurkeztuko duen Tonetti anaiakJazz doinuak, dira lan honetan protagonista nagusiak eta Azpiroz handiaren laguntzarekin, zuzenekora eramango ditu.

Erlazionatuak

Jabier Muguruza

Baleike 2017 mai 30 Zumaia