Aurten 89 urte betetzen dituzten 30 zumaiar omenduko dituzte igandean

Baleike 2017ko eka. 9a, 08:59
Zumaiako eta Azpeitiko ibiltariak. Argazkia: Zumaiako Udala.

Urtero garai honetan egin bezala, Zumaiako Udalak aurten 89 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko ditu. 36 dira adin horretara heldutakoak eta hauetatik 30ek adierazi diote Udalarik ekitaldian izango direla, 20 emakume eta 10 gizonezko. Ekitaldia igande honetan, eguerdiko 12:00etan, egingo da Alondegiko Oxford aretoan.

Omenaldi ekitaldi hau Nagusiekin nagusientzat kanpainaren baitan sartzen da. Maiatzean egin zen lehen ekitaldia, Brankan izango hitzaldi bat, hain zuzen ere, eta asteazken honetan bertan Tipi Tapa saio berezia i zan zen, Azpeitiko nagusiek zumaiarrekin bat egin zuten eta, ibilbide batean.

Honako egitaraua prestatu dute Udaleko Gizarte Zerbitzuek:

ekainak 9, ostirala

18:00etan, Hogarrean jokatutako lehiaketetako irabazleei sari banaketa. Ondoren, Erroxako erara prestatutako plater bana emango da. 

ekainak 11, igandea

11:00etan, Meza parrokian, Beheko Plaza Abesbatzak kantatuta.

12:00etan, 89 urte beteko dituztenei omenaldia. 

ekainak 14, asteazkena

16:00etan, Otezuri egoitzara bisita. Gonbitatuta joango dira Brankako eguneko zentroko erabiltzaileak.

19:00etan, Hitzaldia: Herentziei buruzko euskal zuzenbide berria (gazteleraz). Hizlaria: Juanjo Alvarez, Zuzenbidean Katedraduna. Alondegian. 

ekainak 16, ostirala

11:15ean, Soinketa jarduera. Jubilatu eta pentsiodunak. Beheko plazan.

ekainak 20, asteartea

17:00etan, Zumaiako jubilatu eta pentsiodunak Asegarceko pilotarien entrenamendu-partida  ikusteko aukera. Izen-ematea: Udalaren Gizarte Zerbitzuetan-Branka. Tel. 943 86 22 00.

ekainak 23, ostirala

San Juan Egoitzara bisita. Brankako eguneko zentroko erabiltzaileak joango dira.

ekainak 22-uztailak 9

Xabier Iruretaren pintura erakusketa, Alondegian.