Kamera bat jarri du Udalak Itzurunen

Baleike 2017ko eka. 1a, 18:00

Hondartza online ikusteko aukera eskaintzen du Zumaiako Udalaren webgunean.

Udako denboraldia hastear dela eta, zerbitzu berri bat eskaini nahi duela dio Zumaiako Udalak prentsa oharrean, hondartzako erabiltzaileek itsasoaren edota eguraldiaren berri uneoro eskura izan dezaten. Udalaren webguneko turismo atalean aurkituko duzue zerbitzu berria.

Itzurungo bigarren webkamera izango da, 2015etik beste bat baitago egunero martxan, Baleikek, Zelai Talasoterapiak eta Ekin Elektrizitateak elkarlanean garatutako proiektuari esker.