Etxeko buzoian

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko eka. 1a, 22:13

Azken hiru hilabeteotan gure etxeko buzoira iristen zen propaganda jasotzen joan naiz. Ekaina iritsirik, zer pilatu den begiratzeko unea da.

Hauxe emaitza, laburbilduta:

  • Guztira 21 euskarri jaso ditugu: orri soilak, katalagoak, aldizkariak, egitarauak… Hiru hilabeteotan 61 lanegun izan dira; beraz, hiru egunean behin bat, gutxi gorabehera.
  • Euskarri gehienak enpresa pribatuenak izan dira: 18; erakundeenak, berriz, 3.
  • Zumaiako enpresek edo erakundeek egindakoak dira gehienak: 15 Zumaiakoak, eta 6 kanpokoak
  • Hizkuntzari dagokionez, hauxe egoera:
    • Gaztelania hutsean: 8. Horietatik, 5 Zumaiatik kanpokoak eta 3 Zumaiakoak.
    • Azala euskaraz, baina edukia gaztelaniaz: 1, Zumaiatik kanpokoa.
    • Ele bietan, euskaraz eta gaztelaniaz berdin: 3, denak Zumaiakoak, eta horietatik 1 erakunde batena.
    • Ele bietan, euskara lehenetsita: 5, denak Zumaiakoak, eta horietatik 2 erakundeenak.
    • Euskara hutsean: 3; horietatik, 2 komunikabideenak eta 1 elikagai-enpresa batena.

Ez dut ondoriorik aterako (baten bat animatzen?). Etxeko buzoian propaganda jasotzeak ez dit ilusio berezirik egiten, baina poz handia hartzen dut euskara hutsean denean.