Irati Osa eta Helene Carmona, irabazle asteburuan Colindresen

Baleike 2017ko mai. 31a, 12:13

Pasa den larunbatean zeharkaldien piraguismoko zeharkaldien XIX txapelketa jokatu zen Colindres herrian. Bertan izan ziren Itxas-Gaineko kirolariak.

Hauek dira zumaiarrek lortutako emaitzak:

  1. Benjamin minikayak mailan, Asier Aizpurua bosgarren izan zen, Josu Lazkano hamargarren, Andde de Anta 19. eta Xabat Bergara 21.
  2. Alebin minikayak mailan, Kanet de Anta 17 izan zen., Egoitz Iruretagoiena, 24., eta Unai Segurola, 28.
  3. Infantil A K1ean, Luken Artano 21.a izan zen
  4. Infantil K1 gizonezkoetan, Oihan Urbieta hamargarren izan zen, Julen Albizu 12., Haritz Aizpurua 14., Jon Ander Lazkano 16. eta Peio Gonzalez 17.
  5. Infantil K1 emakumezkoetan, Josefa Molina hirugarren izan zen, Ane Zalla bosgarren eta Maialen Segurola zortzigarren.
  6. Kadete K2 gizonezkoetan, Unai Ilundain eta Imanol Txapartegi bosgarren izan ziren eta Unai Casquero eta Alex Lazkano hamargarren.
  7. Kafete K2 emakumezkoetan, Sara Rezola eta Itziar Carmona laugarren izan ziren.
  8. Senior K2 gizonezkoetan, Xabi de Velasco eta Xabi Osa hirugarren izan ziren.
  9. Senior K2 emakumezkoetan, Irati Osa eta Helene Carmona lehenak izan ziren eta Amaia Ortiz de Zarate eta Leire Sanchez hirugarren.
  10. Beterano A K2 gizonezkoetan, Jon Lazkano eta Eñaut Aizpurua seigarren izan ziren.
  11. Taldeka seigarren sailkatu zen Itxas-Gain.