Jesus Callejaren 'Volando voy' telebista saioa igandean Maria eta Josen

Baleike 2017ko mai. 26a, 15:01
Jesus Calleja, 'Volando voy' saioko aurkezlea.

Jesus Calleja aurkezleak Espainiako Cuatro telebista katean zuzentzen duen Volando Voy saioa egingo dute igandean Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian. Aste honetan Zumaian eta inguruko herrietan egon dira helikopteroarekin irudiak grabatzen, eta saioa borobiltzeko igandean erakutsiko dituzte grabatutako irudiak.

Saioaren dinamika da tokian tokiko zenbait pertsonaia elkarrizketatzea eta helikopteroan ibiltzeko aukera eskaintzea. Astean zehar Zumaian, Deba, Mutrikun eta Zarautzen grabatutako irudiak erakutsiko dituzte igandean 18:00etan, eta aretoan gertatzen dena grabatuko dute saioa osatzeko. Horregatik, Maria eta Joseko aurkezpenera doazenek irudiak grabatzeko baimena sinatu beharko dute, telebista saioan agertu ahal izateko.

Saioa 18:00etan hasiko da, baina aretoko ateak 16:30ean zabalduko dira. 500 lagunentzako lekua dago gutxi gorabehera. 

Bestalde, saioko helikopteroa erabiliko dute bihar harraldean biltzen den zaborra ateratzeko.