Amurrioko Euskal Jai egunean, larunbatean, joko du Voltaiak

Baleike 2017ko mai. 25a, 09:44

Maiatzaren 27an, larunbatean, Amurrioko Euskal Jai eguna ospatuko da. Egun osoko jai giroak gauean ere jarraipena izango du hainbat kontzertuekin. Bertan izango da Voltaia talde zumaiarra.

Kontzertuak gaueko 22:00etatik aurrera hasiko dira Burubio Kultur Elkartean eta 5 euro ordaindu beharko da. Hauek izango dira parte hartuko duten taldeak: Voltaia, Niketz Taldea, Astarte Taldea.