Eskolako festa eguna egingo dute Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2017ko mai. 24a, 14:21

Ikasturtea bere amaierara heltzen ari da eta urteko festa egiteko ordua heldu da Maria eta Jose ikastetxean. Azkenengo urteetan bezala, eskolako festa eta guraso elkarteak antolatutakoa bihar eta etzi ospatuko dira eta eskolako haur, gazte eta familiez gain, herritarrak ere gonbidatuta daude bertara.

Ostegun arratsaldean hasiko dira festak eta ostiral arratsaldeko 20:30ak aldera arte luzatuko dira. Puzgarriak, jokuak, musika, dantza eta apar festa izango dira, besteak beste, eta baita taberna bat ere.

Hemen duzue bi egun hauetako egitaraua: