Astigarragak hartu du aurrera Herriarteko Txapelketako kanporaketan

Baleike 2017ko mai. 20a, 10:34

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako kanporaketa jokatu zuen atzo Zumaiak, hamabost urte eta gero. Astigarragak aurrea hartu du kanporaketan, 1-2 irabazita, baina oraindik itzuliko partida falta da, Astigarragan, maiatzaren 26an. Hauek dira atzoko pilota partidetako emaitzak:

Kadete mailan: ASTiGARRAGA 22 - ZUMAIA 16 (Urdangarin-Zapiain / Alcantara-Beristain)

Jubenil mailan: ASTIGARRAGA 9 - ZUMAIA 22 (Exposito-Olarra / Larrañaga-Etxabe)

Nagusi mailan: ASTIGARRAGA 22 - ZUMAIA 3 (Loidi-Sanchez / Iriondo-Alkorta)

Datorren asteburuko itzulerako jardunaldiari begira,  Astigarraga da aurretik bi eta bateko puntuazio eta 53-41eko tanteoz. Azpimarratzekoa herritar pilotazaleen erantzun bikaina atzo Aitzurin eta haientzako Pilota Elkartearen esker ona.

Erlazionatuak