baleike.eus

Klima aldaketari aurre egiteko proposamenak egingo dituzte ikasleek bihar udaletxean

Baleike 2017-05-16 16:40   Gizartea

Herritarrak ere gonbidatuta daude Eskolako Agenda 21 programan parte hartu duten Zumaiako ikasleen proposamenak entzuteko egingo den batzar berezira –bihar, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian–.

Klima aldaketari aurre egiteko proposamenak egingo dituzte ikasleek bihar udaletxean
Ikasturtean landutako proposamenak aurkeztuko dituzte bihar ikasleek udaletxeko areto nagusian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Herrien garapen iraunkorrean laguntzen duen heziketa-programa da Eskolako Agenda 21, komunitatearen partaidetzan oinarrituta eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugelaren laguntzarekin. Aurten ikasleek egindako lanaren emaitza bihar ezagutuko da, 10:00etan udaletxeko areto nagusian egingo den batzar berezian.

Ikasturtean zehar ekitatea eta klima aldaketaren egoera zein den aztertu dute Zumaiako lau ikastetxeetako ikasleek, eta apirilean Algorri Interpretazio Zentroan elkartu ziren,  proposaturiko hobekuntzen artean aukeraketa egiteko. Oikiako Eskolako, Herri Eskolako, Maria eta Jose Ikastetxeko eta Zumaiako Institutuko maila guztietako 25 ikasle batzartu ziren Eskolen Arteko Foroan. Biharko ekitaldian proposamenak aurkeztuko dituzte publiko aurrean, eta jarraian udal ordezkarien erantzuna jasoko dute.

Batzarra erabat irekia da, eta herritarrak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa