Kosta Gastronomika esperientziaren muina da bertako gastronomiaren sustraietara jo eta bere aberastasunean oinarritzea, enbaxadore gisa ospe eta kalitaterik handieneko produktuak erabiliz.
Foroko partehartzaileak maiatzaren 9an izan ziren gure eskualdean (besteak beste, Mexiko, Kanada, Thailandia edo Argentinako ordezkariak). Jardunaldi horretan Kosta Gastronomikaren enbaxadoreak ezagutu eta dastatu zituzten: parrilla, bisigua Orio estilora, Flyscheko olagarroa, gaztagileak, txakolina…
Informazio gehiago hemen irakurri dezakezue.