Une erabakigarrira indartsu

Baleike 2017ko mai. 5a, 14:36

Zumaiako txirrindulari gazteen lasterketek ez dute etenik. Pasa den asteburuan Astigarragan izan zuten karrera alebinek eta Urretxun kadeteek. Asteburu horrek emandakoaren kronika bidali digu Arritxu Iribarrek.

Garazi Bergara eta Anuk Gogenolak nabarmentzen jarraitzen dute alebin mailan. Astigarragan, aurreko larunbatean, berriz ere onenen artean ibili eta sailkatu ziren. Parte hartzaile asko izan zen, 34 guztira, eta Garazi Bergara bosgarren sailkatu zen eta Anuk Gogenola seigarren. Denboraldian zehar egiten ari direnaren ispilu izan zen Astigarragako lasterketa.

Yuri Urbieta 17. sailkatu zen eta Lizar Tolosa 25. Bikaina, beraz, Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoen ibilia. Infantiletan. Bi txirrindulari izan ziren eta biek lortu zuten, aurpegia emateaz gain, hamar onenen artean helmugaratzea. Aitor Agirre zortzigarren sailkatu zen eta Kimetz Etxabe bederatzigarren. Bi txirrindulariak oso langileak dira eta lasterketan izaten diren erasoei aurre egiteko orduan ez dira izkutatzen, nahiz eta gero, amaieran, ordaindu egiten dute.

San Telmo jaiak izanik, zapia lepoan lotuta parte hartu zuten Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideek. Bihar, larunbata, taldekako Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira Irunen eta datorren astean, iraupenekoak. Ataungo hilaren 13ko hitzorduan itxaropena jarria dute gure gaztetxoek.

Kadete mailan, Urretxun, baldintza gogorretan lasterketa estua jokatu zen igande arratsaldean. Antton Tolosak, gogotik sufritu ostean, amaitzea lortu zuen; MiKel Manzisidorrek ez. Aste honetan ez dute lasterketarik.