Datorkiguna (2)

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko mai. 1a, 18:44

Maiatzak 1, eguerdiko 12:30ak, Itzurungo hondartza. Eguraldi ona, bajamarra, eta jende ugari dabil hondarrean, atzera-aurrera; gehienak, uniformatuta: mendirako galtzak eta txamarrak, kamera handiak zintzilik…

Batzuk, 20 bat lagun, gidari baten atzetik doaz, artaldean. Gizon bat eta emakume bat, ordea, atzean geratu dira, eta San Telmoko aldea bereizten duen brankadaren ondora joan dira (iaztik pareta falta den horretara). Gizonak harri handi bat hartu du eta haitza jotzen hasi da indartsu, danba eta danba.

-Falta zena! ¿Pero qué hace?

Gizonak kasurik ez eta andrearen erantzuna:

-No, es que quiere llevarse un recuerdo…

Entzun behar izan dituzte entzutekoak, eta haitz pusketarik gabe alde egin dute oraingoan.

Zer pentsatua ematen du...Nola babestuko dute gurea gurearen hainbesteko publizitatea egiten dutenek, zaindu beharko luketenek?  Eta guk, zer egingo dugu?

 

Idatzi ondorengo oharra: nire oso hurbileko bi laguni gertatua.