Maiatzak 1eko manifestazioa egin dute gazteek gaur goizaldean

Baleike 2017ko mai. 1a, 12:28

Txosna eremuan kontzertuak amaitu direnean, dagoeneko maiatzaren 1ean sartuta, manifestazioa egin dute herriko gazteek. Amaiako plazatik abiatuta, Erribera kaleak eta Txomin Agirre kaia zeharkatu dituzte, berriro plazara heltzeko. "Langile borrokak ez du etenik" lema zuen pankartaren atzean joan dira.