SANTELMOAK

(BIDEOA) Burning Daylight taldeak country taberna batean bihurtu zuen txosna eremua

Baleike 2017ko api. 30a, 12:26

Teorian zer ikusi gutxi du Euskal Herriko festetako txosna eremu batek Estatu Batuetako country estiloko taberna batekin. Hori Burning Daylight bezalako talde bat oholtzara igotzen den arte. Country musika jotzen duen talde honek dantzan jarri zituen bertaratutako guztiak.