Trafiko ordenantza berriaren azalpenak gaur 18:30ean, Oxforden

baleike 2017ko mar. 20a, 13:09

Udalak trafiko ordenantzaren nondik norakoak azalduko ditu gaur arratsaldean elebitan egingo duen bileran.

Ostegunean egindako ez ohiko osoko bilkuran onartu zen trafiko ordenantzaren harira, Udalak gaur arratsaldean egingo den bilera irekira deitzen ditu herritarrak, dokumentuaren nondik norakoak xehetasunez azaldu eta horren inguruko zalantza eta kezka guztiak argitzeko. Bilera, Oxford aretoan izango da, 18:30etatik aurrera.