Alex Uranga hirugarren izan da Hawaiiko Pipelinen

Argazkia: APB

Herenegun amaitu zen Hawaiiko Pipeline proba, bodyboardeko World Tourreko lehenengo hitzordua. Alex Urangak hirugarren postu on bat lortu zuen. Maila onean hasi du zumaiarrak denboraldi berria.

2,5-3,5 metroko olatuekin jokatu zen finala eta etxeko Jeff Hubbard izan zen irabazlea, Ian Campbell hegoafrikarraren, Alex Urangaren eta Ben Player australiarraren aurretik. Finala hasi aurretik inork ezin zuen aurreikusi zein gailenduko zen Pipelineko uretan.

Lehen finalaurrekoan, Campbell eta Uranga izan ziren onenak, Socrates Santana eta iazko irabazle Pierre Louis Costesi irabazi ondoren. Bigarrenean, Player eta Hubbardek kalean utzi zituzten Amaury Lavernhe eta Guilherme Tamega.

Hubbardek gogor ekin zion finalari eta lehen olatuetan puntuazio altuak lortu zituen. Hala segi zuen final osoan zehar, bigarren olatu baten bila. Hala lortu zuen eta, modu horretan, iazko Hawaii Bodyboarding Pro Tourreko irabazleak Mike Stewart Pipeline txapelketa honetan, bodyboard munduko leku esanguratsuenetakoan.

Alex pozik zegoen, nahiz eta garaipena ez lortu: “Ezin izan dut podiumeko postu gorenera igo, baina emaitza bikaina da hitzordu berezi batean”. Iaz Europako txapelduna izan zen eta bosgarren egin zuen World Tourrean. Sailkapeneko goiko postuetan dago Alex eta borroka emateko prest hasi du urtea.

World Tourreko hurrengo proba Tahitin izango da, Teahupo’o Challenge izenekoa. Apirilaren 22tik maiatzaren 4ra bitartean egingo da.