Indamendi, 1955

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko urt. 29a, 09:33

Oarguiren (Organización Athlético Recreativa de Guipúzcoa) elkartearen bueltan gabiltzan gazte batzuk erabaki genuen gurutzea egitea Indamendin.

Behar ziren baimen guztiak lortuta, materiala igo eta hor tontorrean altxa genuen, handi eta sendo, porlanezkoa, eta oinarrian, gurutzearen azpialdean, ikurriña bat ere sartu genuen ezkutuan, oraindik ozen esan ezin bada ere, euskaldunak garelako.

Enkofratuko egurra kendu eta gurutzea bistan utzita, egurrezko aldamaioa jarri diogu pintatzeko, zuriz, urte asko iraun dezan. Gaur argazkia egin dugu, batzuk gurutzera igota, beste batzuk azpian jarrita, egun honetaz akordatzeko.

Harrezkero, zumaiarrok askotan ikusi dugu Indamendiko gurutzea Zumaiatik, eta ikusi dugu Zumaia Indamendiko gurutzearen ondotik. Baina aspaldian pinuak daude landatuta aurrealdean eta ez da ikusten gurutzea herritik, ezta herria gurutzetik ere. Baina gurutzeak hor jarraitzen du. Gurutzean igota dauden horiek ere antzera: batzuk ezkutatu zaizkigu, baina beste batzuk oraindik gure artean dauzkagu, sasoitsu.

Oharra: ni ez nengoen orduan han, gurutzea egin zenean, noski. Argazki hau iritsi zitzaidan ustekabean, eta zuekin konpartitu nahi izan dut.