Lehiaketa honetara aurkezten diren lanek ezin dute Deba 100 hitz baino gehiagotan deskribatu. Aurtengoan gai konkretu baten inguruan idatzi behar izan dute parte hartzaileek: Santa Katalina. Guztira 57 lan aurkeztu ziren pasa den urrirako, 21 euskaraz eta beste 36 gazteleraz.
Euskarazko modalitatean, Estibaliz Beltran de Heredia, Amaia Zinkunegi eta Eider Zulaikak osatu dute epaimahaia. Haien ustetan Naiara Zubimendi zumaiarrarena izan da euskarazko lan onena eta, ondorioz, 500 euroko saria irabaziko du.
Sari banaketa urtarrilaren 26an egingo da, arratsaldeko 7etan Agirre jauregiko ispiluen gelan.