'Go!azen' antzezlanerako sarrerak bihar jarriko dira salgai

Baleike 2017ko urt. 9a, 11:27

Go!azen antzezlana urtarrilaren 22an helduko da Zumaiara. Bi saio izango dira Aita Mari aretoan, eguerdiko 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrerak bihar, asteartea, jarriko dira salgai.

Alondegiko erakusketa aretoan izango dira salgai, arratsaldeko 5:30etik aurrera, sarrerak agortu arte. 3 euroan jarriko dira salgai eta pertsona bakoitzak, gehienez, 4 sarrera erosi ahal izango ditu.

Urtarrilaren 22ko antzezlanak direla eta, udalak honako oharrak zabaldu ditu:

  1. -Tarteko alferrikako jarleku hutsik ez utzi.
  2. -Txamarrak edo trasteak uzteko jarlekurik ez erabili.
  3. -Antzezlanetan artistak eta ingurukoak errespetatzeko goxokiak eta txutxeak ezin dira jan.
  4. -Hau guztia errespetatzen badugu ziur ume eta ez hain umeek festa zoragarria igaroko dugula.