Martin Amilibiak emaitza bikaina lortu du Zornotzako Nazioarteko Krosean

Baleike 2017ko urt. 9a, 10:54

Euskal kirolarien artean hirugarren amaitu zuen Martin Amilibiak Zornotzak Nazioarteko Krosean, 21. sailkapen nagusian. Nazioarteko goi mailako hainbat korrikalarik hartu zuten parte: Amolson, Birech, Fifa, Landassem eta abadia, besteak beste. Euskaldunen artean,Unai Arroyo tolosarra eta Oier Ariznabarreta durangarra sailkatu ziren Amilibiaren aurretik.

Futbola utzi zuenean, Zumaiako Triatloi Taldearekin eskutik hasi zen lasterketatan parte hartzen. Gero hiru urte egin zituen Atletico San Sebastianen eta aurten Aloña Mendi taldearekin ari da krosetan parte hartzen. Iaz denboraldi bikaina egin zuen, Euskal Herriko hiru kros handietan (Zornotza, Lasarte eta Elgoibar) maila bikaina emateaz gain, zilarrezko dominak lortu zituen Gipuzkoako maratoi erdian eta Euskadiko pistako 10 kilometroko proban. Gipuzkoako Kros Txapelketan brontzea irabazi zuen.

Aurten otsailaren 5ean, Bizkaian ospatuko den Euskadiko kross txapelketa du begiz jota Amilibiak eta, seguruenik, hain gogoko dituen Lasarte eta Elgoibarko krossak alde batera utzi beharko ditu.