Astelehenean zabalduko da Arrangoleta haurreskolan izena emateko epea

Baleike 2017ko urt. 4a, 13:32

Matrikulazio epea zabalik egongo da urtarrilaren 9tik 13ra, eta haurrek martxoan, apirilean, maiatzean edota ekainean hasi ahal izango dute.

Haurreskolaren ordutegia goizeko 07:30etik 17:00etara da. Bertan, urtebete baino gutxiagoko haurrentzat gela bat dago egokituta; urtebete dutenentzat aldiz, bi. Informazio gehiago jasotzeko interesa duen orok www.haurreskolak.net webgunea kontsultatu edo 943 862292 telefonora dei dezake. Aurten haurreskolan izena emateko epea Arrangoletak bakarrik zabalduko du.