Errefuxiatuen taldearekin korritu dute hainbat lagunek Biko lasterketa

Baleike 2016ko abe. 31a, 16:02

Kirolak eta elkartasunak bat egin dute beste behin ere. Biko lasterketa korritu da gaur eguerdian eta korrikalari batzuk errefuxiatuen taldearen dortsala eraman dute, dortsal ofizialarekin batera. Errefuxiatuek egunero pairatzen duten tragediak ez du etenik eta horri irteera bat ematea aldarrikatu dute kirolari hauek.