Musika Bandaren kontzertu solidarioa: White Christmas

Baleike 2016ko abe. 24a, 09:15

Jose Mari Azkuek zuzentzen duen Zumaiako Udal Musika Bandak Gabonetako kontzertu solidarioa eman zuen atzo kolkoraino bete zen Alondegiko Oxford aretoan. Bildutako dirua Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldera bideratu zen. Gabonetan ohikoak diren abestiak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek, Irving Berlinen White Christmas hau bezala.