Zumaiako Janari Bankuko ordezkarien eskertza

Zumaiako Janari Bankua 2016ko aza. 28a, 11:31

Janari Bankuaren deiari erantzunez, azaroaren 25 eta 26an Zumaian janari bilketa erraldoia egin da, lurraldeko hainbat herritan bezala.

Aurreko urtean herritarrek izan zuten erantzun onari esker, 10.000 kilo elikagai bildu ziren, eta aurten aurrikuspen horiek izan arren, jendearen erantzuna urtez urte goraka doa eta gutxi gorabehera lehentasunezko 11.000 kilo elikagai eta bonotan 1.934 euro bildu dira.

Urtean zehar bolondres ibiltzen garen guztion partetik, Zumaiako herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu beste behin eman duten erantzun bikainagatik eta baita, nola ez, bi egun hauetan bolondres lanetan ibili diren guztiei ere.

Mila esker denoi Janari Bankuaren izenean.