Ez nago ohituta

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2016ko aza. 18a, 09:21

Azaroak 18, 06:55 a.m. Kutxazainetik dirua atera behar nuela eta, autoa Moilan aparkatu dut, Aita Mari zinemaren parean.

Azerara irten eta pertsona bat ikusi dut lotan lurrean, etxabean, kartoi batzuen azpian babestuta, immobiliaria baten ate aurrean. Ez nago ohituta, eta inpresionatu egin nau. Jarraitu dut oinez, eta autobus-geltokiaren ondotik, etxabetik, sukurtsalera iritsi naiz. Barrura sartzerakoan, norbaiten oinak ikusi ditut, lurrean luze etzanda, kutxazainaren ondoan, txamarra batek estalita. Isilik ibiltzen ahalegindu naiz, esnatzeko beldurrez. Ez nago ohituta, eta inpresionatu egin nau.