Hamaika bazkari egingo dira gaur Bizilagunak ekimenaren baitan

Baleike 2016ko aza. 13a, 14:11

SOS Arrazakeria erakundeak deituta, Bizilagunak egitasmoaren inguruko bazkariak egingo dira gaur Euskal Autonomia Erkidegoko herrietan. Zumaian ere abian dira dagoeneko. Hamaika izango dira egingo diren bazkariak eta bertan 25-26 familia inguru bilduko dira. 

Bertako eta atzerritik etorritako familiak elkartzea du helburu Bizilagunak ekimenak, esperientziak eta bizipenak partekatzeko.