Sanjuaniturriko Maritxu konpontzera eraman dute

Baleike 2016ko aza. 2a, 17:30
Argazkia: Alondegia

Sanjuaniturri alboan dagoen emakumearen irudia konpontzera eraman dute gaur. Besoa eta oinarria kaltetuta zituen eta Azkoitiko Galda Beitia fundizioan konponduko dituzte. Astebeteko epean konponduta egongo dela aurreikusten du Udalak.