Igandean Zumaian hasiko dira Urola Kosta eskualdeko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak

Baleike 2016ko aza. 2a, 14:07

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko.

Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten hirugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko bi urteetan arrakasta polita izan dute.

Azaroaren 6an emango zaie hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta doan dira). Lehendabizikoa, azaroaren 6koa, Zumaian izango da. Hurrengo igandeetan Zarautzen, Getarian, Zumaian eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.

Hitzaldiak:

Zumaia

  1. HITZALDIA: Zumaiako ontzigintza tradizionalaren inguruko ekimenak
  2. HIZLARIA: Beñat Ibaieta (Beduaola Elkartea) eta ZIIZ Elkartea
  3. NON: Zumaian, Amaia plazan hasita
  4. NOIZ: Azaroak 6, igandea, goizeko 11:00etan
  5. IZEN EMATEA: Zumaiako Turismo Bulegoa, tel. 943 143396, turismoa@zumaia.eus

Getaria

  1. HITZALDIA: Getariako arrantza ondare bakarra jaso eta zabaldu nahian
  2. HIZLARIA: Pello Iribar eta Xabier Alberdi (Kanpaia Elkartea)
  3. NON: Getarian, Kofradian hasita
  4. NOIZ: Azaroak 13, igandea, goizeko 11:00etan
  5. IZEN EMATEA: Getariako Turismo Bulegoa, tel. 943 140957, info@getariaturismo.eus

Orio

  1. HITZALDIA: Mutiozabal ontziolaren jatorria eta historia gaur egunera arte
  2. HIZLARIA: Beñat Ibaieta (Beduola Elkartea)
  3. NON: Orion, Etxe-luze parean hasita
  4. NOIZ: Azaroak 20, igandea, goizeko 11:00etan
  5. IZEN EMATEA: Orioko Turismo Bulegoa, tel. 943 835565, orioturismo@gmail.com

Zarautz

  1. HITZALDIA: Zarauzko itsas ondare biziaren azken hondarrak: Zarauzko Batelari Elkartearen eta Zarauzko Arraun Elkartearen egitasmoak
  2. HIZLARIA: Jexux Mari Garmendia eta Xabier Alberdi (Zarauzko Batelari Elkartea)
  3. NON: Zarautzen, Moilan
  4. NOIZ: Azaroak 27, igandea, goizeko 11:00etan
  5. IZEN EMATEA: Zarauzko Turismo Bulegoa, tel. 943 830990, turismoa@zarautz.eus
Aiako data oraindik zehazteko dago.