Iñaki Osa Goikoetxeak Kirol Kontseilu Gorenaren kirol merituko urrezko saria jasoko du

Baleike 2016ko urr. 19a, 17:31

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak aurtengo kirol merituari dagozkion sarien zerrenda eman du jakitera. Espainia mailan kirolari dagokion haitortza handienetakoa da hau; Urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak ematen zaizkie kirolariei edo elkarteei kirol mailan izandako arrakastagatik edo kirolaren garapenean izandako paperagatik.

Hala, urrezko domina jasoko dutenen artean zumaiar bat dago: Iñaki Osa Goikoetxea puntista. 

Sari-banaketa azaroaren 15ean egingo da, eguerdiko 12:00etan, Madrilgo Reina Sofia museoan.