Zumaiako hamabi odol-emaile, igandean Loiolan omenduak izan zirenen artean

Baleike 2016ko urr. 19a, 16:57

Argazkia: Zumaiako Odol Emaileen Facebooka.

Urteroko legez, Gipuzkoako odol-emaileen batzarra egin da Loiolako santutegian. igande honetan izan da aurtengo ekitaldia. Elizkizuna eta batzarraren ondoren, emate kopuru jakin bat eman dutenak omendu zituzten. Horien artean hamabi zumaiar zeuden. 

Eulalia Osa Beristainek, Mª Guadalupe Egaña Olaizolak, Montse Atxega Etxebestek, Karmele Olano Alkortak, Imanol Urbieta Esteibarrek eta Xabier Arrieta Jauregik zilarrezko intsignia jaso zuten 25 aldiz odola emateagatik; Rosario Aizpurua Leturiondok eta Presen Zendoia Aperribaiek eta Feliciano Vela Santosek eta Xabier Urrutia Elorzak urrezko intsignia jaso zuten, emakumezkoen kasuan 40 emategatik eta gizonezkoetan 50 emategatik. Lourdes Balenciaga Olidenek eta Itziar Aizpurua Linazasorok, berria, Donante Handiak bezala izan dira omenduak, 60 emate egiteagatik.

Hurrengo emateak azaroaren 23an egingo dira, Gurrutxaga plazako Gizarte Zentroan, 17:30etik aurrera.