Ezin Roca Putaz libratu

Baleike 2016ko urr. 19a, 12:04

Surflariek Izustarriko puntari jarritako izena da Roca Puta, El Diario Vasco egunkarian, adibidez, behin eta berriro erabili dena. Zumaiako hainbat lagunek egindako eskaerei erantzunez, behingoz, Izustarri toponimoa erabiltzen hasi zen. El Pais egunkariak berreskuratu duen arte.

Honako artikulo honetan sartu du Madrilgo egunkariak Roca puta. Zerrendako lehena da, gainera. Onartu behar da testuan jartzen duela bere benetako izena.