Lourdeseko boluntarioen aldeko zumba saioa egingo da hilaren 29an

Baleike 2016ko urr. 19a, 09:50

Gaixoekin Lourdesera joaten diren boluntarioen aldeko zumba saioa egingo da urriaren 29an Zumaian. Eguraldi ona egiten badu Beheko plazan egingo da; txarra badago, Herri Eskolako frontoian. Txartelak salgai daude dagoeneko.

Bi saio izango dira arratsalde horretan. Lehenbizi haurrena, 16:30etik 17:15era eta ondoren helduena, 17:30etik 19:30era. Izaskun del Cerro, Esti Garcia, Iñaki Ruiz, Iraitz Centeno, Itziar Valls eta Unai Centeno arituko dira irakasle lanetan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan. Zumbako irakasleekin edo Lourdeseko taldearekin harremanetan jarrita ere erosi ahal izango dira. Haurrentzako txartelen prezioa 2 euro da eta helduena 10 euro.