Hasi dira dagoeneko zuhaitzen kimaketa lanak

Baleike 2016ko urr. 18a, 19:43

Pasa den astean hasi ziren herriko zuhaitzen kimaketa lanak. Zuhaitzen kimaketak hauek hibernatzen daudenean egitea gomendatzen dute adituek, udazkenean eta neguan. Zuloaga plazako platanoei dagoeneko adarrak moztu dizkiete eta datozen egunetan herriko beste kale eta auzoetara zabalduko dira lanak.