Astelehenean 18:00ak aldera utziko du Zumaia Balenciagatik ateratako azken itsasontziak. Pasaiara joango da hemendik, han egingo zaizkio eta azken lanak.
Ontziaren tamainua dela-eta, maniobrak egin beharko ditu barratik pasatzeko. Maniobra hauetan kalterik izan ez dezan, hasi dira babesteko sistema jartzen barraren behealdean.
Horrez gain, eta Portu Zuzendaritzak adierazi duenea, egun horretan, 16:00etatik ontziak Zumaia utzi arte, ez da nabigaziorik baimenduko kanalean.