Asanblada feministaren II. argazki lehiaketa

Bukatu berri den udara honetan ere Zumaiako Asanblada Feministak II. Argazki lehiaketa feminista antolatu genuen, gai nagusitzat Plazera izanik.

Lehiaketari amaiera emateko, Irailak 2an Gaubela feminista goxo-goxo bat ospatu genuen gaztetxean eta plazerraren txokoaz, luntxaz, sari banaketan Gutik oparitutako antzerkiaz, Larraitz, Jox eta Amaiaren musika akustikoaz eta bertaratu ginenon festa giroaz gozatu genuen. Eta nola, ez, baita parte hartu zuten artisten argazkiez ere! 

24 argazki izan ziren guztira. Plazerraren atalean arituaren saria Sindriaren Gose II-k irabazi zuen, eta sari herrikoia berriz Azken afaria argazkiak. Gai librean berriz Santanitak bidalitako Lurra eta bizitza maiteko duen ametsa ereiten argazkiak irabazi zuen. Orain, argazki haietako batzuk elkarbanatu nahi ditugu guztiokin. Feministak, ederrak, maila handikoak, intsinuatzaileak, trangresoreak, goxoak, iraultzaileak, ilusioz eta potentziaz betetakoak… direlako, plazerra direlako!

Eskerrik asko bai lehiaketa bai gaubela feminista posible egin zenuten guztioiri, plazer bat izan da. Hurren arte!