Sergio Fernandezek irabazi du Anaderen jaurtiketako arrantza txapelketa

Baleike 2016ko urr. 10a, 14:54

Anade elkartean antolatuta, jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatu da igande honetan, Zumaian. Aurtengo txapelketa Nautico Izkiro klubeko Sergio Fernandezek irabazi du.

Anadekoez gain, honako klubek hartu dute parte lehiaketan: Antxeta, Bidasoa, El Cangrejo, Goierri, Intxaurra, La Lubina, La Zurriola, Mons, Nautico Izkiro eta Txantxangorri.

Sailkapeneko lehen bi postuak Nautico Izkiroko bi arrantzalek bete dituzte: Sergio Fernandez izan da irabazlea, 2.520 punturekin eta David Pousa bigarren, 1.951 punturekin. Hirugarren postuan Jesus Mera (Mons) sailkatu da, 1.825 punturekin, laugarren Miguel Gimeno (Bidasoa) 1.682rekin eta bosgarren Aitor Tapia (Mons) 1.399rekin.

Lehen zumaiarrak Iker Etxeberria eta Iñigo Cardenas izan dira, zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren.