Zine klubak, eredu berriak eskaintzen

Baleike 2016ko urr. 7a, 21:28

Amaitu da uda, eta hasi da ikasturtea. Errutinara itzuli dira haurrak eta baita helduak ere. Horixe bera egin dute Gipuzkoako hainbat zineklubek ere. Esate baterako, atzo hasi zuen urtea Azpeitiko Paradisu Zinema zineklubak: Stesti film txekiarrarekin eman zion hasiera denboraldiari, Soreasu antzokian. Zumaiako Ostarrena zineklubak ere laster zabalduko ditu ateak; hain zuzen ere, urriaren 20an itzuliko da zinema aretora, Fusi film islandiarrarekin.

Hala hasten da Gipuzkoako Hitzan zine kluben inguruan argitaratutako erreportajea. Tartean Zumaiako Ostarrena dago, beteranoenetakoa. Bertako kide Cruz Mari Manzisidorrek dioenez "Guk 25 urte inguru daramatzagu zineklubarekin".

Erreportajea bere osotasunean hemen irakurri dezakezue.