Espainiako Zesta Punta Txapelketa jokatuko da asteburuan Aitzurin

Baleike 2016ko ira. 16a, 11:05

Sei taldek hartuko dute parte Zumaiako kanporaketa torneoan, eta lau onenak sailkatuko dira hurrengo asteburuan Madrilen jokatuko den azken faserako. 

Zumaiarekin batera, Aitzurin izango dira Cabanillas, Berriatua, Noain, Gasteiz eta Vasconia (Bartzelonakoa) taldeak, kluben arteko Espainiako Txapelketako sailkatze fasea jokatzeko. Klub bakoitzeko senior mailako pilotari onenek jokatuko dute, eta ligaxkan erabakiko da zein diren Madrilen jokatuko duten lau onenak.

Madrilgo finalak Complutenseko frontoian jokatuko dira (54 metrokoa), profesionalez osatutako Nazioarteko Torneoarekin batera. Profesionalen artean izango dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez.

Hauek dira bihar eta etzi Zumaian jokatuko den txapelketako partidak:

Larunbata

11:0etan hasita: A multzoan, Cabanillas-Berriatua; B multzoan, Noain-Zumaia
18:0etan hasita: A multzoan, Gasteiz-Cabanillas; B multzoan, Vasconia-Noain

Igandea

11:00etan hasita: A multzoan, Berriatua-Gasteiz; B multzoan, Zumaia-Vasconia