29 batel lehiatuko dira Olarro Eguneko X. Banderan

Baleike 2016ko ira. 16a, 09:25

Aurten arratsaldez jokatuko da, 17:00etatik aurrera, goizez marea oso behean egokitzen delako. Estropadaren erdian, 8. txandan, ontzi tradizionalekin erakustaldia egingo dute Bateleroek. Hemen dauzkazue txanden ordena eta bakoitzari egokitutako kalea. Azken orduan beste bi taldek eman dute izena –Eingodiu eta Hemen gatxibek–, eta 16. txanda osatuko dute.