Woody Allenen 'Cafe society', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2016ko ira. 15a, 11:27

Woody Allen zuzendari estatubatuarraren azken lana emango da asteburuan Aita Mari zinean.

Ohiko ordutegian emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Jesse Eisenberg, Kristen Stewart, Steve Carell, Blake Lively, Parker Posey, Corey Stoll. Iraupena: 96 minutu. Generoa: Komedia erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016.

Bobby Dorfman bitxigile dabil lanean New Yorken, aitaren tailerrean. Aspertuta, Hollywood distiratsura joango da. Han, osabarentzat lanean hasiko da, eta han maiteminduko da osabaren idazkari Vonnierekin. Baina neska osabaren maitalea ere bada. Bihotza hautsita, New Yorkera itzuliko da Bobby. Baina Vonnie haren bizitzara itzuliko da ustekabean.