Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko azken eguna

Baleike 2016ko ira. 14a, 12:30

Larunbateko Olarro Egunean koadrilen arteko batel estropadak izang dira arratsaldean. Marea biziak medio, 17:00etan jokatuko dira aurten estropada hauek. Gaur iluntzera arte eman daitezke izenak turismo bulegoan.

Hemen dituzue baldintzak:

    1. Estropadak arratsaldez bakarrik izango dira, 17:00ean hasi eta 19:30ak aldera arte. Goizean ez da estropadarik izango.
    2. Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kairaino joan-etorria izango da.
    3. Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 13 urte (aurten betetzen dituztenak). Kategoria bakarra izango da. 
    4. Talde bakoitza 4 pertsonak osatuko dute (batelean sartzen direnak), mutilak nahiz neskak.
    5. Bandera irabazteko ezinbestekoa izango da 4tik 2 zumaiarrak izatea. 
    6. Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta haren telefono zenbakia eman beharko du, harremanetarako.
    7. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek beren buruari edo beste hirugarren bati egin diezaieketen kalte edota lesioen erantzukizunik.
    8. Ohiko banderaz gain, azken urteetan egin ohi den moduan, emakumeen partaidetza saritzeko beste bandera bat izango da.  Parte-hartzaileen artean afari bat zozketatuko da. Sari banaketa Kofradian izango da. 
    9. Izen-ematea turismo bulegoan egingo da abuztuaren 31tik irailaren 14ra bitartean, eta nahitaezkoa izango da izen-emateko orria betetzea. Behin izena emanez gero, parte hartzeko konpromisoa eskatzen da. 
    10. Lasuna batela entrenamenduetarako behar dutenek turismo bulegoan egin behar dute eskaera. Entrenamenduan, txalupa eta arraunen ardura egokia ez duen taldeak, ezingo du estropadan parte hartu. Taldearen ardura izango da erabilera baldintzak zein diren jakitea.
    11. Estropada egunean nahi duenak Itsas kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango ditu. 
    12. Zozketa egiteko bilera irailaren 15ean 19:30ean izango da. Ezinbestekoa da talde bakoitzetik arduradun bat joatea.