Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik dago

Zumaiako AEK 2016ko ira. 13a, 12:32

AEKren euskaltegian euskaraz ikasteko matrikulazio kanpaina martxan da irailaren 5etik 23ra.

Euskaraz ikasi nahi baduzu, oraintxe daukazu Zumaiako AEkn izena emateko aukera, irailaren 23ra arte. Bidasoa kalean (1 behea) daukagu bulegoa, eta zabalik dago 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Aurten ere, beti bezala, zabalik daude gure ateak gurekin euskara ikasi nahi duen guztiarentzat.