Guraso eskola emango du aurten ere Nerea Mendizabal psikopedagogak

Baleike 2016ko ira. 13a, 08:56

Nerea Mendizabal Etxeberria psikopedagoga eta gizarte hezitzaileak guraso eskolak emango ditu aurten ere Zumaian. Gurasoak eta seme-alabak elkar ulertzeko formazio saioak izango dira eta urritik ekainera bitartean emango dira ostiralero.

Hona hemen saio hauen ezaugarriak, hezitzaile berak azalduta:

Sarritan gurasook galdetu, zalantzaz edo gainezka aurkitzen gara eguneroko hainbat eta hainbat egoeratan, nekatzera eta desesperatzera eramaten gaituen abixuen bidez, aginduekin, mehatxuka, garraxika… Beste batzutan, seme/alabaren jokaera batzuk kezkatzen gaituzte eta ez dakigu zergatik jokatzen duen horrela.

Igeri egiten, gidatzen, sukaldatzen ikastea normaltzat hartzen dugu… baina guraso izaten? Guraso izateak ekartzen dizkigun egoerei aurre egiteko galduta aurkitzen garenean, instrukzio liburua nahi dugu eta ingurukoen intentzio onez betetako aholkuekin sarritan gehiago nahastutzen gara.

Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzea ere ¡Ikasi daiteke!

Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten…

Nola entzun hitz egin dezaten.

Urritik Ekainera, hileko ostiral eguerdi bat bi orduko saioekin heziketarekin eta komunikazioarekin lotuta daudan egoera eta gaiak landuko dira, Zumaiko Brankan.

Formatzailea:

Nerea  MENDIZABAL ETXEBERRIA

Psikopedagoga y Gizarte Hezitzailea

Haur Masajeko hezitzailea

Komunikazioan aditua 

Informazio gehiago:info@hartueman.com irailaren 20 baino lehen.