Olarro Egunean argazki rallya egingo da aurten ere

Baleike 2016ko ira. 12a, 09:41

Larunbatean izango den Olarro Egunean argazkigintzarako tartea ere izango da, Distira elkartean, Udalarekin elkarlanean, antolatutako argazki rallyari esker. XII. lehiaketa izango da aurtengoa. 

Hemen dituzue lehiaketako baldintzak:

  1. IZEN EMATEA ETA PARTE-HARTZEA: Nahi duten zale guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Turismo bulegoan egingo da irailaren 17an goizeko 9:00etatik 10:00etara. Izena ematean ordaindu beharrekoa: helduek 5 euro eta 16 urte baino gutxiago duten gazteek doan. Hauentzako oparitxo bat egongo da sari banaketaren proiekzioaren ondoren.
  2. ARGAZKIAK DESKARGATZEA: Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira izena emandako toki berean. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPEG formatuan. Lehenengo argazkia parte-hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da.
  3. GAIAK ETA KOKAPENA: Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Zumaiako udalerriaren muga barruan egin beharko dira. Memoria-txartela hutsik egongo da rally hasieran.
  4. ARGAZKIEN AURKEZPENA: Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du, (+ kontrolekoa), deskargatutako 36 argazkien artean aukeratutakoak; gai bakoitzeko argazki bat. Argazkiak aurkezteko mezu elektroniko bat bidali beharko da olagarroeguna2016@gmail.com helbidera Irailaren 28a baino lehenago. Bertan parte-hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo izena zehaztuko dira.
  5. ERABAKIA ETA SARI BANAKETA: Erabakia ospe handiko argazkilariz osatutako epaimahai batek hartuko du. Sari banaketa publikoki egingo da. Eguna, ordua eta lekua garaiz iragarriko dira. Lehiaketan aurkeztutako lanak proiektatu ondoren, irabazleek edo haien ordezkariek bertan egon beharko dute sariak jasotzeko.
  6. SARIAK:
  7. Helduentzako: Lehenengo bildumarentzat: 150 €-ko balioa duen Zumartian erosketa txartela eta garaikurra Bigarren bildumarentzat: 120 €-ko balioa duen Zumartian erosketa txartela. Hirugarren bildumarentzat: 90 €-ko balioa duen Zumartian erosketa txartela.
  8. Lehena sailkatzen den herritarrarentzat: 60 €-ko balioa duen Zumartian erosketa txartela.
  9. OHARRAK:
  10. - Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
  11. - Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti ere egilearen izena aipatuz
  12. - Antolatzaileek hartuko dituzte oinarri hauetan aipatzen ez den edozein gai edo arazoei buruzko erabakiak - Parte-hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu.
  13. - Ez dira onartuko ebakinak, ukituak edo kameraren sormenezko aplikazioak, ezta kanpokoak ere.
  14. “HERRIZ HERRI” RALLY TXAPELKETA: Parte-hartzaile guztiek “Herriz-herri“ lehiaketarako baliagarria izango den puntuazioa jasoko dute.