Egigurenek eta Enbilek irabazi dute Jai Alai World Tour txapelketa

Baleike 2016ko ira. 10a, 23:09
Argazkia: Peio Romatet

Bi puntista zumaiar neurtu dira gaur Donostiako Balda pilotalekuan Jai Alai World Tour txapelketako finalean. Iñaki Osa Goikoetxea Erkiagarekin eta Egiguren Gotzon Enbilekin. Bigarrenak izan dira nagusi partida berdindu batean.  

Goikoetxea eta Erkiaga jarri dira aurretik markagailuan, lehen seta 15-11 emaitzarekin irabazi ondoren. Bigarren seta, ordea, Egigurenek eta Enbilek irabazi dute emaitza berarekin (11-15). Bost tantora jokatutako azken set labur batean erabaki da txapeldunak zein izango diren, eta hor Egiguren eta Enbil izan dira nagusi (2-5). Beraz Egiguren donostiarrak eta Enbil zumaiarrak osatutako bikoteak irabazi du uda honetan Euskal Herrian jokatu den txapelketa garrantzitsuenetakoa.