Zabalik dago Zakila Birarako izen-ematea

Baleike 2016ko ira. 10a, 10:11

Urriaren 1ean korrituko da aurtengo Zakila Bira lasterketa herrikoia. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago herrikrosa.eus web gunean.

Arratsaldeko 5etan aterako dira korrikalariak Erribera kaletik 20 kilometroko ibilbidea egiteko eskualdeko errepideetan zehar. Helmuga puntua Erribera kalean, Kofradia parean kokatuko da.

Izenak hemen eman daitezke. Prezioa 15 euro izango da.